Nor gara?
Zer da Herri Kirolak?
Partaideak
Erakustaldiak
Irudiak
Bideoak
Babesleak

Argibidea eta aurrekontuak - Informazioa eskatu


Zurgai HERRI KIROL TALDEA


 


Fast Reservations
 

Ongi etorri ZURGAI HERRI KIROL TALDEAREN web orrialdera

Zurgai Herri Kirol Taldea 1996. urtean sortutako elkarte txikia da, gure ingurunean herri kirola sustatzeko helburuarekin jaio zena. Urte hartan Peio eta Manolo Kañamares anaiek, Jose Ignazio Floresekin batera taldea eratu genuen, ingurukoekin entrenatu eta esperientziak trukatzeaz gain, Euskal Herri osora zabaltzen hasteko asmoz. Ordura arte gure bailaretan soilik aritu ginen, baina elkartearen sorrerarekin batera beste probintzietako kirolariekin harremanatzen hasi ginen, bai entrenamendu zein erakustaldien bitartez.

Taldearen beste helburu garrantzitsu bat antzinako hainbat lan berreskuratzea izan da, oholak egitea( zerratokia), aizkora, trontza zein beste erraminten zorroztea…

Proiektu honetan, hiru pertsona sortzaileez aparte, beste asko ere aritu dira lanean, bai helduagoak eta baita gazteagoak ere. 2014ean, Jose Ignazio Floresen heriotzaren ostean, elkartean berrantolaketa bat izan zen. Kañamarestarren bigarren belaunaldia elkarteko kide izatera pasatu da, eta inguruko bailaretako kirolari ezberdinak ere batu dira.

Gaur egun, taldeko kide ezberdinak Nafarroa eta Euskal Herriko txapelketetan dabiltza, arpanean lehen mailan bi bikote ditugularik eta aizkoran lehenengo mailan bi eta hirugarren mailan beste bat. Honetaz gain, Nafarroako kirol jokoetan parte hartzen duten kide gaztetxo batzuk ere baditugu.

Zurgai Herri Kirol Taldea



imprimatu | Gogokoen artean jarri | Hasiera orri bezala jarri | Kontaktua